Igande honeta, Ekainaren 9a, C.D. Indarrak Alebin kategoriako III. Indarra Txapelketa antolatu du. Goizeko 9.30etan hasiko dira kanporaketak, 11:30etan aurre-finalak jokatuko dira eta 12:30etan final handia. Indarra, bertako taldearekin batera, C.D. Ugao, C.D. Orduña, S.D. Umore Ona, C.D. Laudio eta C.D. Padura ariko dira.
Bestalde, datorren sasoira begira, Indarra Kadetea eratzeko deia zabaldu da. 1998 eta 1999. urteetan jaio diren umeentzat antolatua eta Ekainaren 7an (ostirala) eta Ekainaren 10ean (astelehena) izango dira izena emateko egunak Javi Eskalza/Iberlanda futbol zelaian.