Arrankudiaga-Zollon igande honetan "Herri 1, 11 jatorri" jaia ospatuko da herriko plazan. Ekintza ezberdinak egingo dira egun osoan zehar.
Goizeko hamaiketan zabalduko dute erakusketa. Bertan kultura ezberdinetako objetu eta argazki esanguratsuak ikusi ahal izango dira. 12:00etan ijitoen historiaren inguruko hitzaldia egongo da. Ondoren pintxo dastaketa egingo dute. Herrialde ezberdinetako hirial izango dira: Arepak, mojitoak, makailu boulinhoak, kahipirinak,... 13:00etatik aurrera musika errumaniarra eta senegaleko dantzak egongo dira. 14:30ean herri bazkaria izango da. Txartelak ohiko lekuetan daude salgai.
Arratsaldean Las Fannysen ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Amaitzeko 18:00etan mahai ingurua eta umeentzako ipuinak antolatu dituzte.
Ekitaldietan presente egongo dira Arrankudiagan dauden kultura ezberdinetako pertsonak: errumaniarrak, nikaraguarrak, venezuelarrak, portugaldarrak, ukraniarrak, ginearrak eta kubatarrak.
Eguna Eskolako Guraso elkarteak eta Arrankudiaga-Zolloko udalaren artean izan da antolatua.