Eguneroko objektuen erakusketa berria inauguratu zuten ostiralean Orduña Hiria Museoan. Hainbat lagun bertaratu ziren Kepa Aperribairen azalpenak entzutera. Izan ere, 250 kafe-makina jarri ditu ikusgai bildumazale basauriarrak, datorren irailaren 15era arte. Hainbat herrialdetako piezak ikus daitezke: Frantziakoak, Ingalaterrakoak, Suitzakoak, Errusiakoak, Bielorrusiakoak, Ameriketako Estatu Batuetakoak, Mexikokoak, Venezuelakoak, Kubakoak, Txinakoak, Indiakoak, Tailandiakoak edota Marokokoak, besteak beste.
Museoaren ohiko ordutegian bisitatu daiteke bilduma.
Argazkiak: Miguel Brizuela eta Orduña Hiria Museoa