Markixana eta Basaurbeko araztegiak: 2015ean martxan egon behar liratekeen proiektuak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko abe. 16a, 09:54

Aiarako Koadrilaren Saneamendu eta ur-arazketarako planak 2020 urterako 20 kilometro hodi izango dituen kolektore-sarea eta hondakin-uren araztegi (EDAR) bi bukatuak eta funtzionamenduan egotea jasotzen du. Bata, Laudioko Basaurben egongo litzateke eta bestea, Murgako Markixanan.

Aiarako Koadrilaren Saneamendu eta ur-arazketarako planak 2020 urterako 20 kilometro hodi izango dituen kolektore-sarea eta hondakin-uren araztegi (EDAR) bi bukatuak eta funtzionamenduan egotea jasotzen du. Bata, Laudioko Basaurben egongo litzateke eta bestea, Murgako Markixanan.

Planaren helburua da Aiarako Taldeko ur-baliabideak babestu, hobetu eta leheneratzea, ibaien, iturburuen eta lurpeko uren egoera ekologikoa egokia bermatzeko. Horrela, ur horiei tratamendua eman eta garbituko dira, ibaira egiten diren isurketak kalitate onekoak izan daitezen eta ibaia kaltetu ez dezaten.

Horretarako, zenbait azpiegitura egingo dira, horien artean 1994. urtetik interes orokorreko obratzat jotzen diren hondakin-uren araztegi bi.

Araztegiak 2015. urtean funtzionamenduan egon beharko lirateke Europar Batasunetik etorri daitezkeen zigorrak direla eta. Administrazio horren arabera 20.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek ibaietara egiten dituzten isurketak modu egokian egin behar dituzte.

Egun, Amurrio, Laudio, Aiara eta Orozko herriek Nerbioi ibaira botatzen dituzte hondakinak, azken hauen inpaktua leuntzeko hodi septiko komunitarioak besterik ez dituztelarik.

Markixanako araztegiak Amurrio eta Aiarako urak garbituko lituzke eta Basaurbekoak Laudio eta Orozkoko urak. Guztira, 90 milioi euroko kostua izango du eta Eusko Jaurlaritzak, URA-Uraren Euskal Agentziaren bitartez-, Estatu Espainiarreko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak eta Kantauriko Urkidetzak ordainduko du. Hori bai, proiektua kolokan dago Arabako Foru Aldundiaren jarrera dela eta, gainerako erakundeek prest baitaude inbertsioak egiteko.

Hondakin-uren araztegiak oso azpiegitura sofistikatuak dira, konpaktuak eta eraikinen barruan daude kokatuta zarata edo usainek ihes egin ez dezaten. Gainera, gasak pilatu eta horiei tratamendua emateko sistemak erabiltzen dituzte ingurunean kalterik ez sortzeko, eta ibaira itzultzen den ura kalitate onekoa izatea bermatzen dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide