Orain dela agun batzuk Frantziako gizon ezagunez osatutako talde batek “Ez ukitu nire puta” manifestua kaleratu zuen; 1971. urtean 343 putak abortu librearen aldeko emakume multzo batek sinatutako idatzian inspiratua.
Emakume horiek beraien gorputzak beraienak zirela aldarrikatu zuten eta orain gizon hauek askatasunaren izenean besteen gorputzak erabiltzearen eskubidea eskatzen dute.
Azken hauek ez dituzte Frantziar Gobernuak bezeroei jarriko dizkien isunak ordaindu nahi, baina ez dute sexu langileek egunero jasaten dituzten eskubide urraketei buruz ezer esaten, ezta lege horrek emakume hauengan izango dituen ondorioez ere. Eta ez dute egingo, izan ere boterean daudenek ez dira estigmatizatuak, ez dute errepresioa jasaten, edota ez dute eskubiderik gabe lan egiten. “Ez gara inoren putak, are gutxiago zuenak”, esan die Sexu Langileen Sindikatuak. 42 urte eta batzuek emakumeon gorputzek jabea dutela pentsatzen jarraitzen dute.