Uztailaren 15 arte Amurrio Bideanen bidez atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egiteko bekak eskatu daitezke. Bekak tituludunak diren eta hogeita hamar urte baino gutxiago duten gazteei zuzenduta daude eta guztira hamar izango dira.
Banatuko diren hamar beken artean Argentinan lan egiteko Ekonomia edota Enpresa lizentziadun bat , Erresuma Batuko enpresa batean egoteko Ingeniari Industrial bat edota ingelesa dakien unibertsitate lizentziadun bat behar da, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Global Training deitutako beken helburua gazteen nazioz haraindiko mugikortasuna bultzatzea da, gazte horiek beren ikasketak eta lanbide profilarekin lotutako jarduerak egin ditzaten. Horretarako, bekadunek aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan bat egingo dute eta hilero 1124,77 euro jasoko dituzte.
Argibide gehiago nahi izanez gero 945 89 17 21 telefonora deitu edo administracion@amurriobidean.org helbidera idatzi daiteke.