Bederatzi enpresek hondakinak murrizteko SARE proiektuan parte hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2013ko uzt. 2a, 08:00

Amurrio Bideanek aurrera eramandako SARE proiektuaren amaierako bilera egingo du gaur 11:00etatik aurrera Refor Amurrio Enpresaldean. Guztira, 9 enpresek parte hartu dute eta helburua azken hauek beren hondakinak murriztea izan da.

Amurrio Bideanek aurrera eramandako SARE proiektuaren amaierako bilera egingo du gaur 11:00etatik aurrera Refor Amurrio Enpresaldean. Guztira, 9 enpresek parte hartu dute eta helburua azken hauek beren hondakinak murriztea izan da.

Amurrio Bideanekin, Udaleko Lurralde Politikako sailarekin eta Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin batera, herriko 9 enpresek -Aiara premetal, Andamiajes Sendo, Askargan, Dicoestudios, Garobel, Hormigones Alaveses, Inauxa,  Kider eta Megatech- Eusko Jaurlaritzako Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresen 2010-2014 programaren baitan SARE proiektuan parte hartu dute.

Proiektu honen helburuen artean enpresek sortzen dituzten hondakinak ezagutzea, murrizten jakitea eta jaso, bildu eta egiten den azken gestioraino hauek kudeatzea daude. Gainera, hondakin arriskutsuak enpresa parte hartzaileen artean kudeatzea ere bilatzen da denbora eta dirua murriztuz. Lehenengo elkarren arteko hondakin arriskutsuen bilketa uztailaren 3an egin zen: guztira, 500 kilo bildu zituzten eta garraoibidea dela eta, berotegi efektu gasak %75ean murriztu ziren.

Gaurko bileran proiektua aintzat hartuko da, elkarren arteko bilketa eta ingurumena hobetzeko eman daitezkeen urratsak aipatuz.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide