Aiaraldeko baserrietan fruitugintzak laborantzatik kanpo sor ditzakeen aukerei eta dibertsifikatzeari buruzko hitzaldia egongo da ekainaren 20an 19:30ean Katekesi aretoan. Helburua baserriek lortzen duten diru kopurua beste jarduerekin osatzea da.
Arabako Fruitu-Lantzaileen elkarteak, Bionekazaritza Arabako Nekazari eta Abeltzain Ekologikoen elkarteak, Euskal Herriko Hazien Sareak eta Udalaren laguntzarekin, “Fruitu-sailak Aiaraldean, gure baserrietarako nekazal lantzeari eta dibertsifikatzeari aukera bat” hitzaldia emango dute. Bertan, irispide teknikoak, agroekonomikoak, ekologikoak, ekonomikoak eta lokalak kontutan hartuz, fruitu-sail berriak jartzeko interes handia duten fruituak aurkeztuko dituzte.
Era berean, Araban fruitugintza bultzatzeko egiten ari diren jarduerei buruzko informazioa ere emango dute. Haien artean, sagardogintzarako eta mahaiko sagarrondoak, neguko udarea, ahabiak, edota irasagarrondoak daude.