Uztailaren 1etik 5era eta 8tik 12ra Zaraobe Saskibaloi Klubak antolatutako I Saskibaloi Kanpusa izango da Bañueta kiroldegian. Izena ematea Udalan egin ahal izango da ekainean eta 7 eta 16 urte bitarteko haurrek parte hartu dezakete.
Kanpusa 9:30etatik 13:00etara egingo da aipatutako egunetan eta 1997 eta 2005 urte bitartean jaiotako umeak izena eman dezakete. Aste bateko prezioa 55 eurokoa da eta bi astekoa 100 eurokoa. Argibide gehiago nahi izanez gero, klubak “Campus Baloncesto Zaraobe” izeneko Facebook-eko orrialdea ireki du edota campusbaloncestozaraobe@hotmail.com helbidera mezua bidali daiteke.