Arabarrak halakoak gara

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko aza. 6a, 10:23

Gure iritziak hedabideetan ikusten dugunarekin eta kalean entzuten ditugun zurrumurruekin sortzen baditugu, arabarrak xenofoboak garela esan genezakeen, gobernatzen gaituztenek aurreiritzietan oinarritutako adierazpenak egiten dituztelako. Beharbada insolidarioak gara, egoera kezkagarrian dauden herritarren eskubideak murriztu nahi ditugulako, eta gure egoera abantailatsutik laguntzak zeinek jaso behar dituen eta zeinek ez erabakitzeko eskubidea gurea besterik ez dela pentsatzen dugunez, klasistak garela esango nuke.

Ustelkerietan aritzea gustatzen zaigu, azkar batzuek amarruak egiten badituzte, orduan guztiok guretzako etekinak atera nahi ditugula ondorioztatu daiteke. Eta ergelak, egoera larri hau sortu dutenek lasai dauden bitartean pobreen kontra jotzen dugulako, boteretsuetatik behartsuetatik baino hurbilago gaudela pentsatuz. Baina ez dira gauza guztiak negatiboak, eskuzabalak ere bagara, gure botoari esker instituzioetan daudenak lagunen artean banatzen dute diru publikoa eta normaltzat hartzen dugu. Badakit generalizazioek errealitatean distortsioa eragiten dutela, baina nire ingurua sinpletasunez aztertzen dut beti.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide