Tertulianoek Venezuelako soziopolitikaz hasi, zabor kudeaketaz hitz egin eta Fidel Castroren heriotza aurreratu dezakete ordu batean.
Gai guzti horiek taberna batean hitz egiten diren moduan jorratuz; eta lotsagorritu gabe, adituak direla uste sendoarekin. Gizarterako garrantzitsuak diren arazoak show kutre batean bihurtu dira eta iritziemaile profesionalek horien inguruan duten jakituriak zentimetro bateko laku baten antza du, sakontasunik ez duen laku zabala.
Larriena da zabaltzen dituzten mezuak gehienetan ezjakintasunean oinarritzen direla, egunkarian irakurri dituzten informazio partzialetan edo lagun batek esandakoan; milaka pertsonen iritzietan eraginez.
Gure herrian gai ezberdinetan adituak egongo ez balira bezala. Hala, tertuliak desinformazio tresna dira, eta okerrena da lizuna moduan hedatu direla, gure goizak, arratsaldeak eta gauak bahituz.