Lekamañan, hiru lursail (1992); Larrinben, bi dorre (2006); Baranbion, bi gune (2014); Arrankudiagan etxe bat (1986); Etxegoienen ermita eta lurra (1979); Izorian (1979), Luiaondon (1983), eta Maroñon (2012) lursailak; Okondon ermita (2014); Laudion (2008) eta Orozkon elizak (2015) eta Urduñan etxea (1981). Hauek dira Elizak Aiaraldean erregistratuak dituen ondasunak eta bereganatu zituen urteak.
Sutan jarri bazara bi modu dituzu bakera bueltatzeko: bata Elizatik zuzenean kanporatua izatea heresia eginez edo apostatatuz. Horretarako jaiotza agiria lortu behar duzu bataiatua izan zinen parrokian, eta horrekin batera NAN fotokopia eta Elizatik joateko zure arrazoiak azaltzen dituen gutuna dagokizun elizbarrutira bidali. Erantzuna jaso ondoren, diozesian hitzordua hartu eta bertan azalpena eman beharko duzu. Behin esfortzu hori eginda, bakea itzuliko da. Zure jainkoa edo sinesmenak edozein direlarik, ez daukate zergatik instituzio baten baitan egon behar. Erakunde batek gero eta kide gehiago izan, orduan eta abantaila gehiago izango ditu.