"Nire asmoa hemen geratzea da, baina oso zaila da Athleticeko lehenengo mailan jokatzea"

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2013ko api. 22a, 08:08

UNAI ALBIZUA (Laudio, 1989) Bilbao Athleticeko bigarren B mailako jokalaria da. Orain dela gutxi futbol taldeak lan kontratua berritu dio. Gainera, bere mailako jokalari onena izendatzen duen 2013ko Urrezko Baloia lortu du.

Kontratua 2015 urteraino luzatu berri duzu, horrek esan nahi du laster lehenengo mailan ikusiko zaitugula?

Ikusiko dugu ea zer gertatzen den. Oraindik hurrengo urteko denboraldia egin behar dut eta entrenatzaileak ikusiko du zer egingo dudan: nagoen taldean geratu edota saio moduan beste batera joan.

UNAI ALBIZUA (Laudio, 1989) Bilbao Athleticeko bigarren B mailako jokalaria da eta orain dela gutxi futbol taldean bere lan kontratua berritu du. Gainera, bere mailako jokalari onena bezala izendatzen duen Urrezko Baloia 2013 lortu du.

Kontratua 2005 urteraino luzatu berri duzu, horrek esan nahi du laster lehenengo mailan ikusiko zaitugula?

Ikusiko dugu ea zer gertatzen den. Oraindik hurrengo urteko denboraldia egin behar dut eta entrenatzaileak ikusiko du zer egingo dudan: nagoen taldean geratu edota saio moduan beste batera joan.

Zer nahiago zenuke, lehenengo mailara iristea edota Athleticen geratzea?

Athleticen jokatzea. Nire asmoa bertan geratzea da, baina oso zaila da Athleticeko lehenengo mailan jokatzera iristea. Ondorioz, dauden aukera desberdinak ere ikusi beharko dira.

Nola da zure eguneroko bizitza?

Ia beti goizetan entrenatzen dugu eta normalean arratsaldea libre dugu. Astero bost egunetan lan egin ta asteburuan partida izaten dugu. Guztira, sei saio izaten dira.

Athleticek Laudiokoa den Hodei Oleaga atezaina fitxatu du, Zer aholku emango zenioke?

Berak izan duen aukera jende gutxik duela eta horretaz baliatu behar dela oso polita delako.

Beñat Etxebarria, Urko Bera, Ibai Gomez... jokalari guzti horiek Bigarren B mailako Urrezko Baloia eskuratu dute eta ohorezko mailan jokatu dute, zantzu bat dela deritzozu?

Hori ezin da jakin, baina nire itxaropena Athleticeko lehenengo mailan jokatzea da eta horretarako lan handi agingo dudala argi daukat.

Orain dela gutxi Jonas Ramalho zure kide ohia lehehengo mailan jokatzen ikusteko aukera izan genuen, zelan ikusi zenuen?

Ondo. Bera lehen taldeko dinamikan sartuta dago eta beraiekin entrenatzen du normalean. Gurekin azken hilabetean bi partidu jokatu ditu, baina ia denboraldi osoan beraiekin ibili da. Azkenean badago erritmo horretara ohituta eta nik uste dut badaukala bertan jokatzeko maila.

Zure taldea denboraldi polita izaten ari da eta bigarren mailara sartzeko postua borrokatzen ari zarete, ezta?

Bigarrengo postuan gaude, Deportivo Alavesen azpitik eta gauzak ondo ateratzen ari direla dirudi. Bigarren mailarako play offa jokatu nahi dugu eta maila horretara igo.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide