2013ko jaien egitaraua zehazteko jai batzordea lanean dabil. Dagoeneko, abuztuaren 9tik 17ra bitartean izango direla eta pregoia Josefina Burutxagak odol-emaileen izenean hitz egingo duela esan du Udalak. Apirilaren 27tik maiatzaren 1era, aldiz, San Jose auzoko jaiak ospatuko dira. Betagarri eta Bromeo taldeek joko dute, besteak beste.
Amurrioko jaiei dagokienez abuztuko ekitaldiak eta festak ospatuko diren egunak ere zehazten ari dira. Aurreratu dutenez, txupinazoa abuztuaren 10ean egingo da eta hurrengo egunean haurren eguna egingo dute.
Kontzertuei erreparatuz, Vendetta Nafarroako ska taldea eta Huecco abeslaria egongo dira. Udaletik, Jai Batzordeak adin guztietako jendearentzat ekitaldi desberdinak prestatzen jarraituko dutela eta batzordearen hurrengo deialdia apirilaren 22an, 18:30ean kultur Etxean burutuko del ajakinarazi dute.
San Jose jaiak 2013
Bestalde, San Jose auzoko jaiak apirilaren 27, 28, 30 eta maiatzaren 1ean izango dira. Aurten, The Findouts, Trikizio, Betagarri, Garilak26 eta Bromeo taldeen kontzertuak izango dira.
Gainera, areto-futbola, txokolate jana, barrakak, euskal dantzak, txirrindularitza lasterketa edota Sevillako dantzak egongo dira, besteak beste.