Tokiko Gobernu Batzordeak Reforren dagoen aparkalekuaren konponketak Yarritu S.A. enpresari esleitu dizkio. Obra lanen kostua guztira, 103.866,74 eurokoa izango da eta 180 aparkaleku egongo dira, horietatik 5 egokituak eta beste 7 autobusentzat.
Hobekuntzaren helburua horniketara sartzeko dagoen eremu arboladuna oinezkoen igarobide bihurtzea da eta etorkizun batean kotxeak Maskuribai industrialdetik sartzeko zubi bat egitea. Horrela, Reforren dagoen zuhaiz-pasealeku osoa soilik oinezkoentzako izango litzateke.
Egungoa 90eko hamarkadako bukaeran egin zen eta disuasio aparkaleku bezala aurreikusi zen. Denborarekin zoladura asko hondatu da eta oraingoan asfaltoarekin zolatuko dute. Horrela, mantentze-lanak txikiak izango dira eta kotxeek euren maniobrak errezago egin ahal izango dituzte.