"Lasterketa solidarioa baino, erronka bat da Trailwalker-a"

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2013ko api. 11a, 08:49

IRATXE MURIASek (Urduña) Intermon Oxfam GKE-ak hurrengo apirilaren 20an eta 21ean Gironan antolatu duen Trailwalker erronka solidarioan parte hartuko du beste hiru pertsonekin batera. Guztira 100 kilometro 32 ordutan egin beharko dituzte eta lasterketan parte hartzeko aurretik proiektu solidarioetara joango den dirua batu behar izan dute.

Zer da Trailwalker lasterketa?

IRATXE MURIASek (URDUÑA, 19   ) Intermon Oxfam GKE-ak hurrengo apirilaren 20an eta 21ean Gironan antolatu duen Trailwalker erronka solidarioan parte hartuko du beste hiru pertsonekin batera. Guztira 100 kilometro 32 ordutan egin beharko dituzte eta lasterketan parte hartzeko aurretik proiektu solidarioetara joango den dirua batu behar izan dute.

Zer da Trailwalker lasterketa?

Dirua biltzeko Intermon Oxfam-ek egiten duen lasterketa solidarioa da. Lasterketa baino, erronka bat da, zeren eta lau lagunen talde bat bildu behar duzu eta 32 ordutan 100 kilometro oinez egin behar dituzu. Ibilbide osoa elkarrekin egin eta bukatu behar duzu. Lasterketa Olot-en hasten den eta Sant Feliu de Guíxols-eraino joaten den ibilbide berde batetik izango da.

Nola izan zenuten lasterketa honen berri?

Txarlazo Mendi Taldeko lagun batek komentatu zuen eta azkenean lau bildu ginen parte hartzeko. Javier Larrieta, Aitziber Saez, Jose Luis Fernandez eta ni ibiltzen egongo gara eta Jose Luis Espinosa eta Geraxane Rotaetxe laguntzaile moduan arituko dira arropa, janaria eta edaria eramaten.

Lasterketa berezia da, atsedena nola edo noiz hartuko duzue?

Zuk zeuk antolatu behar duzu. 10 kilometroka edo gune batzuk daude lo egiteko, jateko edota atsedena hartzeko. Talde batzuek jarraian egiten dute, baina guk lehenengo gunean 50 edo 60 kilometro egitea pentsatu dugu, Gironan lo egin eta hurrengo egunean geratzen zaizkigun 40 kilometroak bukatu. Dena den nola gauden ikusi ahala gauza bat edo bestea egingo dugu.

Hala eta guztiz ere, honako hau ez da parte hartzeko izan duzuen erronka bakarra...

Ez, parte hartzeko aurretik 1500 euro eman behar izan ditugu baina diru kopuru hori jarduerak antolatzen lortu behar izan dugu. Hau da, zuk ez duzu hori ordaindu behar. Azkenengo helburua Sahelen ur putzuak egitea da. Oraingoz behintzat dirua lortu dugu, eta beste erronka, lasterketarena, ikusik dugu lortzen dugun ala ez.

Ze ekitaldi egin dituzue diru hori lortzeko?

Orain dela gutxi jaialdi bat antolatu genuen Urduñako plazan. Zuzeneko musika eta txosna jarri genuen eta giro polita egon zen. Zozketa baterako txartelak ere saldu genituen eta jendearen laguntzarekin diru kopurua lortu dugu.

Ze nolako prestaketa egiten duzue?

Hiru aste daramatzagu entrenatzen. Astean bakoitzak ahal duena egiten du, baina asteburuetan denok elkarrekin geratzen gara hemendik gertu ibiltzeko.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide