Herriko mendi publikoetan dagoen bazkalekuez baliatzeko Udalak ehun hektarea utziko die hamazazpi ganadu jabeei. Guztira, 448 abere izango dira Peña Negra-Eskorla-Bardaola larreetan eta pinudi sailetan bazkatuko dutenak.
2013. urtean mendi publikoetan 268 ardi, 120 behi, 31 erlauntz eta 7 zaldi egongo dira guztira. Abeltzaintza Abeltzain Elkartekoak diren zazpik Peña Negras-en dauden 17 hektareetan, Eskorlako 7 hektareetan, Bardaolako hektarea batean eta beste bost pinudietan izango dituzte abereak.
Bestalde, erlauntzei dagokionez, azken hauek modu egokian seinalatuak egon beharko dira eta erleak daudela esan beharko da kartel egoki batekin. Lursaila inguratua badago eta erlantzak hogeita bost metrotara badaude oharra ez da derrigorrezkoa izango.