Udalak kiroldegiari bultzada emateko nahian, erabiltzaile gehiago lortzeko kanpaina jarri du martxan. Horrela, martxoan, apirilean eta maiatzean ez da beharrezkoa izango matrikula ordaintzea.
Hilabete horietan izena ematen duten pertsonak gutxienez sei hilabete egon beharko dira eta hilabete horietako kuotak ere ordaindu beharko dituzte. Kiroldegian aurretik egon direnek bertan alta egingo dute eta inoiz egon ez direnek, aldiz, imprimaki bat bete eta argazki bat erantsi behar dute.
Kanpaina honen zergatia Udal kiroldegiko erabiltzaile kopurua jaitsi dela da. Guztira, %5 galdu du eta azken hiru urteetan 2600tik 2000 erabiltzaileetara pasatu da. Kiroldegiaren kudeatzaile baten ustez, arrazoi nagusiak krisi ekonomikoa eta BEZaren igoera izan dira.
Horregatik hain zuzen ere, 2011. urtetik instalazioak erakargarriagoak izateko eta sarbidea errazteko Udaleko Kirol Sailak Serdepor kiroldegia kudeatzen duen enpresarekin tratuan aritu da.
Bestalde, eta energia aurrezteko helburuarekin, hainbat neurri hartu dituzte, hala nola, bero-manten edota bero trukagailuen kokatzea.