2011. urtean euskaltegiko estalkia bota zuen haize bolada batek eta ondorioz kalte handiak izan zituen eraikuntzak. Udalak Matias Landuburuko zati bat AEKari eman dio hamabost urtez eta gastu gehienak euskaltegiak berak ordainduko ditu.
Joan den otsailaren 7an Udalak Matias Landaburuko 438,23 metro karratuko zatia AEKari ematea erabaki zuen Lukas Rey eskolan zuten eraikina erabiltezina geratu zelako. Lagapenaren iraupena hamabost urtekoa izango da eta beste 5 urtez luzatu daiteke.
Gastuak AEK ordainduko ditu, baina Udalak gehienez 4.500 euro emango dizkio argi, gas eta garbiketa lanak ordaintzeko. Gainera, Udal Zerbitzu Teknikoak egindako txostenean 120.000 euroko obrak egin beharko dituzte eta horietatik Udalak 40.000 euro besterik ez lituzke ordainduko.