Ur Partzuergoaren helburuetako bat kontzejuen parte hartzea da eta eskualdeko biztanleen % 92 biltzen ditu. Kantauriko Urkidetzak ur-hornikuntzako eta saneamenduko azpiegiturak gauzatu eta azpiegitura horien ustiapena kudeatzen ditu, besteak beste.
Orain arte, Amurrio, Artziniega, Aiara eta Laudio udalerriak, eta Izoriako, Luiandoko, Olabezarreko, Arespalditzako, Zuatzako, Artomañako, Larrinbeko eta Lekamañako kontzejuak eskubide osoko kideak ziren Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoan, baina hemendik aurrera Ozeka eta Madariako kontzejuek ere parte hartuko dute. Gainera, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere osatzen dute.
Kantauriko Urkidetzak elkarte izaerako administrazio publikoa da, eta Aiarako eskualdea osatzen duten herrietako hornikuntzaz arduratzen da 1999. urteaz geroztik. Helburuen artean, ur-hornikuntzako eta saneamenduko azpiegiturak gauzatzea, azken horien ustiapena kudeatzea edota araudiaren arabera horiei dagozkien zerbitzuak ematea daude.