“Nire asmoa Espainiako txapelketan brontzezko domina lortzea da”

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2013ko ots. 11a, 08:39

GERAXANE USSIA (Laudio, 1986) korrikalariak 400 metroko urrezko domina lortu berri du Euskadiko Txapelketan eta 200 metroko bigarren postua eskuratu du. Hurrengo asteburuan Espainiako Txapelketan parte hartuko du.

Orain zer zaude prestatzen?

Hurrengo asteburuan Espainiako Txapelketa daukat Sabadell-en eta nire helburua brontzezko domina lortzea da. Momentuz Euskadiko txapelketan egin nuenarekin hirugarrena jartzen naiz Espainiar Estatuko sailkapen zerrendan.

Noiz hasi zinen atletismoan?

GERAXANE USSIA (Laudio, 1986) korrikalariak 400 metroko urrezko domina lortu berri du Euskadiko Txapelketan eta 200 metroko bigarren postua eskuratu du. Hurrengo asteburuan Espainiako Txapelketan parte hartuko du.

Orain zer zaude prestatzen?

Hurrengo asteburuan Espainiako Txapelketa daukat Sabadell-en eta nire helburua brontzezko domina lortzea da. Momentuz Euskadiko txapelketan egin nuenarekin hirugarrena jartzen naiz Espainiar Estatuko sailkapen zerrendan.

Noiz hasi zinen atletismoan?

8 urterekin hasi nintzen ikastolan, irakasle bat animatu zidan oso ondo korrika egiten nuela esanez.

Zer suposatzen du zuretzako txapelketetan aritzeak?

Astean 5 edo 6 egun Durangora joan behar dut entrenatzera eta horrek denbora eta diru asko suposatzen du. Gainera, lan ere egiten dut eta ondorioz, ez daukat denbora askorik.

Beharrekoak dira dominak kirolari batentzako ?

Bai. Garrantzitsua da aurrera jarraitzeko eta adorea emateko. Gainera, nire kasuan ia egunero Durangora joateko motibazioa behar duzu. Dominak lortzeko aurretik lan egin behar duzu eta azken hauek lortzea horren emaitza dira.

Nola ikusten duzu atletismoaren etorkizuna?

Egia esan, atletismoa hilda dago. Gazteak daude baina 17 edo 18 urterekin festa nahiago dute, unibertsitatean hasten dira edota beste ardurak dituzte. Kirol honetan egin behar den sakrifizioa ikusten dute eta normalean uzten dute. Oso gazte gutxi gaude eta hemendik aurrera are gutxiago.

Kirol honetaz bizi daiteke?

Orokorrean kirolez bizitzea oso zaila da. Klubak urtero dirua ematen dizu, baina oso gutxi izaten da eta masajista, materiala edota gasolina zuk zeuk ordaindu behar duzu. Gainera, oso ona izan behar zara horretaz bizitzeko.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide