Tantaka eta Tipi-Tapa haurreskoletan martxotik ekainera bitartean berain seme-alabak matrikulatu nahi dituzten gurasoek izena emateko epea urtarrilaren 14tik 18ra izango da.
Tantaka haurreskola Etxegoien auzoan dago eta bi gela daude. Alde batetik, 0 eta 1 urte bitarteko 10 haurrentzako gela eta bestetik, 1 eta 2 urte bitarteko hamahiru umeentzako tokia. Tipi-Tapa San José auzoan dago eta aurrekoaren ezaugarri berak ditu.
Argibide gehiago nahi duenak tantaka.amurrio@haurreskolak.net helbidera idatzi dezake edota 945 89 18 16 telefonora deitu dezake, edota tipitapa.amurrio@haurreskolak.net helbidera idatzi dezake edota 945 89 32 59 telefonora deitu.