Zer da Aspaltza?
Amurrioko guraso talde batek orain dela 15 urte sortu zuen euskara elkartea da. Orduan, euskara eskoletan ere sartu berri zegoenez, haurrek hortik kanpo euskara erabil zezaten ekintzak bultzatzeko sortu zen. Gaur egun ere horretan darrai oraindik beharra dagoelako.
Zer egiten duzue euskara sustazeko?
Gehienetan umeei zuzendutako ekintzak izaten dira. Amurrioko Udalak lokal bat usten digu eta han egiten digutu jarduerak, batez ere 3 eta 8 urte bitarteko ume txikiekin ludotekak egiten ditugu. Horretarako gela ezberdinak ditugu: batean koltxonetekin edota pilotekin libre jolasteko aukera dute, beste batean jolas sinbolikoak egiten dituzte, eta beste batean lantegiak egiten ditugu.
Elkartea zenbatek osatzen duzue?
Normalean ekintzaren arabera izaten da, baina aurten arrakasta handia izan dute eta bost begirale aritu dira. Gainera, parte hartzaileen aldetik, normalean 24 haur izaten dira eta bitan banatzen ditugu. Talde bakoitzarekin bi begirale izaten ditugu.
Nolakoa izan da zure ibilbidea euskara sustatzeko ekimen honetan?
Ni egia esan hasieratik egon nintzen, ze txikitan jardueretan parte hartzen nuen. Gero laguntzen hasi nintzen eta azkenean elkarteko arduradun egin nintzen. Hasieran umeekin ibili nintzen eta gaur egun bestelako gauzak egiten ditut. 1998 urtean hasi nitzen elkartean eta begirale titulua atera bezan laister bertan hasi nintzen.
Urte guzti horietan nabaritu duzu aldaketarik euskarari dagokionez?
Aldaketa handiak egon dira nahiz eta kalean ez nabaritu. Gaur egun ume guztiek euskaraz ikasten dute, Amurrion adibidez ez dago beste aukerarik, baina gero parketik pasatzen zara eta ez duzu euskara entzuten. Hala eta guztiz ere, kalean edo egoitzan ekintzak egiten ditugunean euskaraz egiten dute. Nire ustez umeek heldu baten bultzada behar dute haien artean oso gutxi egiten dutelako euskaraz.
Zein da hurrengo hilabeterako zuen egitaraua?
Eskoletan inhauteriak direla eta jaia izango dute, eta gurasoentzat lagungarri izateko asmoz, mozorro tailerra antolatu dugu. Otsailaren 8an, ostiral goizean haiek aukeratutako mozorroa egingo dute.