Sormena izango da Aresketa Ikastolako XII Hezkuntza Jardunaldien gai nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2013ko urt. 7a, 08:13

Aresketa Ikastolak urtero antolatzen dituen hezkuntza jardunaldiak urtarrilaren 21etik 25era izango dira 19:00etan Katekesi aretoan. Hitzaldi ziklo honetan sormena izango da jorratuko den gai nagusia eta bertan hezkuntza sortzaileaz, ekimenaz edota hezitzeko balio duten ipuinez hitz egingo da, besteak beste.

Aresketa Ikastolak urtero antolatzen dituen hezkuntza jardunaldiak urtarrilaren 21etik 25era izango dira 19:00etan Katekesi aretoan. Hitzaldi ziklo honetan sormena izango da jorratuko den gai nagusia eta bertan hezkuntza sortzaileaz, ekimenaz edota hezitzeko balio duten ipuinez hitz egingo da, besteak beste.

Lehenengo hizlaria Luis Palenzuela kimiko, material berrien ikerlaria eta enpresa esparruko ideia eta berrikuntza prozesuzalea izango da, eta sormena zer den azalduko du urtarrilaren 21ean, astelehena. “Begi bistakoak ez diren ideiak, berritzaileak edo besteek irudikatu ez dituztenak sortzen direneko trebetasuna edo ezaugarri gisa”, adierazi zuten antolatzaileek. Gainera, parte hartzaileei sortze prozesuari eragingarritasun handiagoa ematen dioten ideia eta erremintak eskainiko zaizkie.

Urtarrilaren 22an, asteartea, Iker Nabaskez Zuzenbide Filosofiako irakasleak After The Goblin ( Iratxoa ondoren) hitzaldia emango du. Hurrengo egunean, urtarrilaren 23an, asteazkena, Bilboko Diraya Adierazpen eta Hezkuntza Sortzailerako Formazio Tailerren zuzendarikidea den José Miguel Castrok hezkuntza sortzaileari eta pertsonen garapenerako baldintzei buruz hitz egingo du.

Ostegunean, urtarrilaren 24an, Ana Arroyo informatikoa, Tecnaliako ikerlaria eta Team Academy Euskadi ekimenaren coach-ak finlandiar esperientzia ekarriko du eta ezarritako ereduak gainditzeko beharra aztertuko du.

Azkenengo egunean, urtarrilak 25ean, ostirala, maistra, clown aktorea eta ahozko narratzailea den Virginia Imaz-ek ipuinek daukaten ahalmen pedagogikoaz eztabaidatuko du.    

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide