San Anton de Armuru azoka hurrengo urtarrilaren 20an izango da. Bertan, txerri bat enkantean atera ez ezik, baserriko produktuak ere egongo dira. Gainera, enkantean jasotako dirua Caritas Amurrio elkartearentzat izango da.
San Anton de Armuru azoka urtarrilaren 20an egingo dute eta oraingo honetan enkantean jarriko diren produktu sailak merkeagoak izango direla adierazi dute antolatzaileek. Horrela, baserriko produktuak soilik aterako dira enkantean, kirol taldeen kamisetak edota bestelako osagarriak baztertuz.
Okasio honetan ere hamabost txerrikume eta arkume erreko dira. Erreserba urtarrilaren 14 baino lehen egin beharko da, 664081883 telefonora deituz. Txerrikumea 70 euro balioko ditu eta arkumea 85 euro. Azokan eskulangileen 85 saltoki egongo dira.
Bestalde, Cáritas Amurrriok, Kilo-bote izeneko kanpainaren baitan, premia-premiako gaiak diren produktuen bilketarako postua jarriko du.