"Nepalek gure lehengo euskal kulturaren antza du"

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2012ko abe. 24a, 09:00

ANE INTXAURRAGA (Orozko, 1990) Nepalen egon da trekking-a egiten. Alabaina herrialde asiarra ezaguna zuen, izan ere, joan den urtean borondatezko lanak egin zituen ospitale eta umezurztegi batean gobernuz kanpoko erakunde batekin.

Zelakoa izan zen zure lehenengo esperientzia Nepalen?

Oso ona. Katmandu ondoko herri txiki batean egon nintzen familia batekin. Ni erizaina naiz eta hizkuntza dela eta oso zaila zen gaixoak tratatzea. Azkenean haurrekin egon eta ingeleseko klaseak ematea erabaki nuen.

Ane Intxaurraga (Orozko, 1990) Nepalen egon da uda honetan trekking-a egiten, baina herrialde asiarra ezaguna zuen, izan ere, joan den urtean borondatezko lanak egin zituen ospitale eta umezurztegi batean gobernuz kanpoko erakunde batekin.

 

Zelakoa izan zen zure lehenengo esperientzia Nepalen?

Oso ona. Katmandu ondoko herri txiki batean egon nintzen familia batekin. Ni erizaina naiz eta hizkuntza dela eta oso zaila zen gaixoak tratatzea. Azkenean haurrekin egon eta ingeleseko klaseak ematea erabaki nuen.

 

Nola lortu zenuen honelako proiektu batean lan egitea?

Internet bidez nire kabuz Gobernuz Kanpoko Erakunde bat bilatu nuen. Nepalera joan nintzen eta bertan erakundearekin kontaktatu nuen.

 

Aurten berriro bueltatu zara baina beste gauza bat egitera...

Bai, aurten kirola sartu dut bidaian eta mendira joan naiz. Annapurnako trekking-a egin nuen 12 egunez motxilarekin. Oso erreza eta polita da ze herrietatik pasatzen zara, eta kultura eta jendea ezagutzen duzu. Bertako aterpeetan egon nintzen. Turismorako oso prestatua dago eta txarrena mendiko bakartasuna faltan bota nuela izan zen. Gainera, jende gehiagorekin joan nintzen eta besteei moldatu behar zara.

 

Nolakoa da kultura nepaldarra?

Jendea oso etxekoia da, nekazariak, eta animaliak edonon aurki daitezke. Gure lehenengo euskal kulturaren antzera. Tango jendea oso gertua eta jatorra da eta edozein momentuan bere etxea eskaintzen dute. Eta nahiz eta hizkuntza ez ulertu, jendea oso hurbila da eta keinuekin, begiradekin ulertzen zara. Hango jendea asko maite dut eta Nepalek sentimendu ugari eragiten dizkit.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide