Amurrioko eta Aiarako Herri Bilguneak jarduera ugari prestatu du gabon hauetarako. Bilgune hau euskal preso eta iheslarien aldeko ekimenak bultzatzea eta euren etxeratzea ahalbidetu nahi duen herri mugimendua da.
Abenduaren 18an, asteartea, Herri Bilgunearen inguruko hitzaldia egongo da Kultur Etxean 19:00etan. Bertan, herri mugimendu honen inguruan hitz egingo dute, eta abenduaren 21ean, ostirala kotxe karabana egongo da. Kotxeak Amurrioko Telefonikatk irtengo dira 18:00etan.
Hurengo astean, abenduaren 28an, ostirala, azken ostiraletan euskal presoen alde egiten den kontzentrazioa egingo dute 19:45ean eta abenduaren 31ean, astelehena, Jose Angel Bigururu elkartasuna adierazi eta bere askatasuna eskatzeko, Martuteneko espetxera martxa izango da.
Bestalde, urtarrilaren 3an, Barrura begiratzeko leihoak pelikularen emanaldia izango da 19:00etan Katekesi aretoan. Filmak bost euskal preso erretratatzen ditu, bost zinegileren eskutik. Azkenik, urtarrilaren 11ean, beste kotxe karabana egingo dute 18:00etan Amurrioko telefonikatik.