Udalak udal aurrekontuari gardentasun handiagoa emateko eta kudeatzeko aukera emateko ekimen bat egingo du. 2013. urteko aurrekontua dela eta, azkenengo hiru urteko datuak eman eta inkesta bat egingo dute.
Zenbakien definizio berria osatzeko lehendabiziko urratsak ematen lagunduko duen ekimena osatu du Udalak. Horrela, 2010. urteko, horren luzapena (2011) eta 2012ko aurrekontuan datuak eman ditu. Azken hauek arlo ezberdinetakoak dira, izan ere, “arloz arlo izandako aurrekontua zein den ikusten laguntzen du eta azkenengo hiru urte hauetako beraien arteko aldea ere bai”, dio Udalak.
Hurrengo urteko aurrekontuen inguruan herritarrek hausnarketa egin dezaten, eta datuak ikusita, inkesta txiki bat luzatuko dute. Aurkeztuko den taula Amurrioko edonork bete dezake eta herrian diren lau postontzietan utzi: Kultura Etxea, Udaletxea, Bañueta kiroldegia eta San Jose auzoko parrokia-gunea. Inkesta uzteko epea abenduaren 14ra arte izango da. Gainera, abenduaren 10etik 14ra inkesta bera leku eta ordu ezberdinetan egingo dira kalean.
Inkestako datuekin 2013. urteko aurrekontuari begira zirriborroa landuko dela esaten dute Udaletik.