Bizilur, Landekidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundek, Bizkaiko EHNEren lankidetzarekin, Elikadura Burujabetzari buruzko zinema zikloa antolatzeko bilera egingo du gaur 18:30ean Kultur Etxean. Hitzordua interesatuta dauden herritarrei, elkarteei dota gizarte mugimenduei zuzendua dago.
Lehenengo bileran David Lopategi Bizilur Erakunde eta EHNE Bizkaiaren lankideak, eta Ayem Oskoz Mundubat elkartearen kideek Elikadura Burujabetzarrekin zerikusia duen zinema zikloa eta eztabaida egiteko proposamena egin zuten Amurrioko hainbat herritar eta eragileei.
Bilera hauetan parte hartzaileek jorratuko diren gaiak, zikloaren formatua eta datak erabakiko dituzte, eta gainera, www.soberaniaalimentaria.tv eta www.derechoshumanosdelcampesino.org web guneetan dauden dokumentaletatik sorta bat aukeratuko dute.
Horregatik hain zuzen ere, gaur, azaroaren 26an 18:30ean Kultur Etxean bigarrengo bilera bat egongo da eta bertan erabaki gehiago hartuko dira. Elikadura Burujabetzari buruzko zinema zikloa antolatu nahi duen orok parte hartu dezake hitzordu honetan.