Aurten Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak emateko irizpideak aldatu dituenez, 84.000 euro jasoko ditu Musika Eskolak. Joan den urtean 185.000 euro jaso zituen eta beraz, Gasteizko Gobernuak laguntzen %60 murriztuko ditu aurten.
Hasiera batean Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzaen %10 murriztuko zuela adierazi zuen baina azkenean %60 murriztuko du hurrengo urteko Musika Eskolaren aurrekontuan. Oraingoz, Udalak ez ditu irakasleak kaleratu nahi ez eta ikasleek ordaindu behar duten diru kopurua igo. Hala eta guztiz ere, murrizketak direla eta, Montserrat Canivek Musika Eskolako lehendakariak Radio Llodion adierazi zuenez beste instituzioen diru-laguntzak eskatzen ari dira.