"Giza begiak osotasun batean ikustego gai ez direnez, beste mundu txiki hauek sortzen dira"

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2012ko aza. 15a, 08:39

Irune Izer (Amurrio, 1988) artista multidiziplinarioa da. Azaroaren 23tik abenduaren 21era Bilboko Hika Ateneoan (Muelle de Ibeni, 1) “Otros pequeños mundos” Irunek egindako ilustrazio eta argazki muntaketez egindako banakako erakusketa ikusi ahal izango da.

Zeintzuk dira "Beste mundu txiki" horiek?

Mundu txiki horiek muntaia fotografikoak dira. Europan zehar egindako lanak dira 2009tik 2012ra.

Irune Izer (Amurrio, 1988) artista multidiziplinarioa da. Azaroaren 23tik abenduaren 21era Bilboko Hika Ateneoan (Muelle de Iberi, 1) “Otros pequeños mundos” Irunek egindako ilustrazio eta argazki muntaketez egindako banakako erakusketa ikusi ahal izango da.

Zeintzuk dira "Beste mundu txiki" horiek?

Mundu txiki horiek muntai fotografikoak dira. Europan zehar egindako lanak dira 2009tik 2012ra.

Argazkiak era desberdin batean ikusten dira, osotasun batean esan genezake. Hasierako puntu batetik hasi, eta inguratzen gaituen guztia argazki askoren bidez lortzeko, lurretik egiten ditut irudiak eta gero zerutik. Horrela, gure ingurua, ohituta gauden era desberdin batean ikusten dugu. Giza begiak argazkiak osotasun batean ikusteko gai ez direnez, beste mundu txiki hauek sortzen dira.

Ilustrazioak Arte Ederrak ikasketak egin nituenean eta hainbat bidaia-ibilbideetan eginak dira. Kalkografiak, litografiak eta arkatza eta tinta ilustrazioak dira. Xedea Artwork-aren eta ilustrazioen arteko aldaera zabala eta oso handia sortzea da.

Artista multidiziplinarioa zara eta oraingo honetan argazki muntaketa eta ilustrazioa erabili dituzu, nondik atera duzu lan horiek egiteko inspirazioa?

Artelanen inspirazioa, hasiera batean teknika landu nuen, bai argazkietan baita ilustrazioetan ere. Nahi nuen emaitza lortu eta gero, benetan nahi nituen gaietan indibidualki pentsatzen hasi nintzen. Horrela, serie desberdinak lortu nituen. 

Nire eragin artistikoak David Hockney, Johan Potma, Rebeca Dautremer, Magritte, edota Boa Mistura izan dira.

Zeintzuk dira zure lanaren gai nagusiak?

Gai nagusia bai argazki muntaietan eta baita ilustrazioetan ere bidaiak dira. Haiekin hausnartzen dudana, inguratzen nauena, kanpo estimuluak, sentsazio desberdinak esperimentatzea, alegia.

Artistikoki, zein izan da zure bilakaera?

Artea betidanik gustatu zaidan gauza bat izan da, nigan ere eboluzionatuz, hasiera batean egiten nituen artelanetan eta orain egiten ditudanetan poliki poliki ezberdintzen. Amaiera ikusten ez dudan bilakaera txiki batean, egunero gauza berriren bat ikasiz. Helmugarik gabeko bide bat bezalakoa da, non bidean agertzen diren oztopoak ikasteko eta akatsak hobetzeko balio duten.

Irune Izerren artelan gehiago hemen 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide