Azaroaren 9tik, ostirala eta 11ra bitartean, igandea, Lezamak San Martin bere patroiaren jaiak ospatuko ditu disko-festa batekin, Briska txapelketa batekin, herri kirolekin eta dantzaldi batekin, besteak beste.
Jaiak bihar, ostirala, hasiko dira 24:00etan disko-festa batekin. Hurrengo egunean, azaroaren 10ean, larunbata, haurrentzako jolasak egongo dira 17:30etatik aurrera eta 19:30ean urtero prestatzen duten herri arteko kirol txapelketa egingo dute. Gaueko 22:00etan afaria izango dute herritarrek eta ondoren, 24:00etan, Egan taldeak joko du.
Azken eguna San Martinen aldeko meza batekin hasiko da eta 14:00etan 65 urtetik gorako lezamatarren bazkaria izango da. 17:00etan MusTxapelketa egingo dute Lezamako herritarren artean eta Herriko Briska Txapelketa 19:00etan izango da. Jaiak 21:00etan bukatuko dira txokolatada batekin.
Bestalde, Lezamako jai batzordeak karpa bat jarriko du eta txosna elizako arkupean egongo da. Gainera, 23:30ean Amurrioko elizatik autobusak irtengo dira eta itzulera 05:30ean izango da.