Udala herrian garrantzia duten sei kirol talderekin hitzarmen bereziak sinatzen hasi da. Lehen txanda honetan Etorkizuna Futbol Eskola eta Kaskagorri Futbol Taldea izan dira lau urterako hitzarmena adostu dutenak. Lehenengoak 6.500 euro jasoko ditu eta bigarrenak 3.500 euro.
Udalaren asmoa kirol proiektuak egonkortzea eta oinarrizko kirola sustatzea da. Horrela, hitzarmen hauei esker kirol taldeek eskubideak eta betebeharrak izango dituzte, hala nola, udal azpiegiturak zaindu, haurrentzako lehiaketak antolatu edota energia kontsumoa murriztekoa.
Diru-laguntza hau klub zehatz batzuen mesederako izango da, bertan parte hartzen duten haurren edota egiten dituzten ekintza kopuruaren arabera banatuko baitira. Hitzarmena sinatuko duten taldeak Mendiko Lagunak Taldea, Amurrio Club, Zaraobe Saskibaloi Taldea eta Pilota Eskola izango dira.