Mikoturismo Egunen edizio berria egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2012ko urr. 18a, 08:16

Amurrioko Udalak eta Amurrio Bidean toki-garapenerako sozietateak, Arriola Mikologia Elkartearen lankidetzarekin, mikologiari lotutako hainbat jarduera antolatu dituzte urriaren 4tik eta azaroaren 4ra Mikoturismo Egunak 2012 programaren baitan.

Amurriko Udalak eta Amurrio Bidean toki-garapenerako sozietateak, Arriola Mikologia Elkartearen lankidetzarekin, mikologiari lotutako hainbat jarduera antolatu dituzte urriaren 4tik eta azaroaren 4ra bitartean Mikoturismo Egunak 2012 programaren baitan.

Gastronomiari dagokionez, urriko azken bi asteburuetan - urriak 20, 21, 27 eta 29- eta azaroko lehenengoan -3 eta 4-, perretxikoekin egindako VIII. Pintxo Txapelketa egingo da. Hamar izango dira parte hartuko duten tabernak – Atxubi, El Crucero, Guk, Kantoi, La Reunión, Madik, San Antón, El Rinconcito, Tanerna Frontón eta Txoko Gorri- eta aurreko edizioetan bezala, bi sari emango dira: batetik, epaimahaiak aukeratutako pintxorik onenari eta, bestetik, herritarrek aukeratutako pintxorik onenari. Horretarako, txapelketan parte hartuko duten tabernetan edo Amurrioko Turismo Bulegoan eskuragarri dauden botazio-txartelak jaso eta parte hartzaile bakoitzak gutxienez zazpi pintxo dastatu beharko ditu. Gainera, bozketan parte hartzen duten guztien artean sariak zozketatuko dira.

Aipatutako asteburu horietan Abiaga, Arenalde Maitea, Bideko eta Los Arcos de Quejana jatetxeek sasoiko perretxikoekin egindako menuak eskainiko dituzte.

Bestalde, urriaren 31ean , asteazkena,19:30ean, Abiaga jatetxeko jabeak diren Marta Juliàk eta Endika Urretak tailer gastronomikoa emango du El Reforreko Emanaldi aretoan. Jarduera horretan parte hartzeko ezinbestekoa da gonbidapena jasotzea Turismo Bulegoan, plazak mugatuta daude-eta.

Azaroaren 2an, ostirala, 20:00etan Alberto Villanueva “Zarama” mikologoak “Eukal Herriko ziza bitxiak” hitzaldia emango du Kultur Etxean eta azaroaren 3an, larunbata, Villanuevak perretxikoak sailkatuko ditu El Social aretoan. Perretxiko horiek erakusgai egongo dira igandean, azaroak 4, Juan Urrutia plazan. Izan ere, egun horretarako artisau-produktuen salmenta, pintxo txapelketaren sari-banaketa eta beste hainbat jarduera antolatu dira.

Azkenik, eta mikologiak naturarekin eta ingurumenarekin duen harremana gazteen artean ezagutzera emateko, Muralen V. Lehiaketa eta Oinarrizko Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzako mendi-irteerak antolatu dituzte. Irteera horietan deigarri egiten zaienaren argazkiak egingo dituzte, eta material horrekin mikologiari buruzko murala egingo dute. Mural guztiak erakusgai egongo dira azaroaren 4an Juan de Urrutia plazan.

Argibide gehiago: www.amurriobidean.org gunean  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide