Irailaren 27an Udalak eta Amurriko AEK-k hitzarmena sinatu zuten ikasturte berriko udal-euskaltegiaren zerbitzua kudeatuko zuen euskaltegia aukeratzeko lehiaketa egin ondoren.
Aurreko kontratua mugaeguneratuta egonik, joan den uztailean Udalak lehiaketa publiko bat abiarazi zuen udal-euskaltegiaren zerbitzua kudeatzeko zuen euskaltegia aukeratzeko.
Balorazio mahaiak hainbat alderdi hartu zituen kontuan, hala nola, metodologia, ikastaro eskaintzaren egokitasuna zein aniztasuna, proposamen ekonomikoa, zerbitzua garatzeko moduaren alderdi desberdinak – matrikulazio kanpaina, izena emateak, publizitatea edota txostenak, besteak beste-, euskaltegiek proposatutako hobekuntzak eta ekimen berriak. Gainera, urduñarren artean euskararen aldeko jarrera pizteko edo lantzeko proposatutako dinamikak, zein euskararen erabileraren aldekoak ere kontuan hartu ziren. Azken hauen artean, Euskara Batzordean eta euskararen aldeko ekitaldietan parte-hartze maila zeuden.
Behin proposamenak aztertuta, Amurrioko AEKrena irabazi zuen lehiaketa. Hitzarmenaren sinatze ekitaldian Carloz Arranz alkatea, Mertxe Mugika AEKko koordinatzaile nagusia, Asier Amondo Arabako arduraduna eta Haizea Ginea Urduñako arduraduna egon ziren.