Abian da Beldur barik programako edizio berria

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2012ko uzt. 24a, 08:16

Udaleko Berdintasun Sailak Beldur Barik 2012 ikus-entzunezkoen lehiaketan parte hartzeko epea ireki dela jakinarazi du. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan beharko dituzte. Programa Eudeleko Berdinsarera berdintasunaren aldeko sarearen ekimena da.

Udaleko Berdintasun Sailak Beldur Barik 2012 ikus-entzunezkoen lehiaketan parte hartzeko epea ireki dela jakinarazi du. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan beharko dituzte. Programa Eudeleko Berdinsarera berdintasunaren aldeko sarearen ekimena da.

Hamaika jarrera, hamaika aukera! lelopean, programen lanek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute.

Bestalde, adierazpide mota oro onartuko da, baina betiere bideo formatuan aurkeztua: film laburra, bideoklipa, lipduba, dantza, errezitatutako poemak edo kameraren aurrean irakurritako gogoetak, bideo-proiektuak, argazkiak edo artelanak erakustea, hiri inguruko performanceak eta esku hartzeak eta abar.

Beldur Barik! Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da eta izena emateko epea urriaren 31n amaituko da. Proiektuek gehienez 10 minutu iraungo dute eta jendearen saria beldurbarik webgunean botorik gehien jasotzen duen bideoari emango zaio.

Argibide gehiago: www.beldurbarik.org webgunean  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide