Igandean Al Ghofran ( Gorenaren Barkamena) Meskita berriaren inaugurazioa izan zen eta herritarrek bisitatu ahal izan zuten. Bertan, bisitaldi gidatu bat, islamaren eta meskiten eginkizunei buruzko hitzaldia eta te eta pastelen dastatzea eskaini zuten Amurrioko Islamiar Elkarte Soziokulturaleko kideek.
Bañuetaibar kalean ireki berri duten Meskitaren inaugurazioa igandean egin zuten. 11:00etatik 14:00tara herritarrek instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten eta 12:00etan “Fede monoteista, Islamaren praktika eta meskiten eginkizuna” hitzaldia eta tailerra eman zen. 13:30ean Udal agintariek inaugurazio ekitaldia egin zuten.
Al Ghofran Meskita otoitzeko lekua izateaz gain, herriko musulmanak biltzeko eta mundu guztiari zabalduta egongo diren jarduera kulturalak egiteko erabiliko dute. Izan ere, Al Wafaa elkartearen arabera eskualdean mila pertsonatik gora musulmanak dira.
Amurriokoa Aiaraldeko lehenengo meskita da baina Laudioko Udalak bertan beste bat egiteko baimena eman du.