Udalak jaietako egitaraua aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2012ko eka. 25a, 08:10

Jaiak abuztuaren 10an hasiko dira eta abuztuaren 16an bukatuko dira. Zazpi egunean zehar, kontzertuak, produktu dastaketak, antzerkiak, kale animazioa, lehiaketak edota kirol erakustaldiak izango dira. Abuztuaren 17an ere, bakailao eta tortilla txapelketa egongo da.

Jaiak abuztuaren 12an hasiko dira eta abuztuaren 17an bukatuko dira. Zazpi egunea, kontzertuak, produktu dastaketak, antzerkiak, kale animazioa, lehiaketa edota kirol erakustaldiak izango dira.

Musikari dagokionez, lehenengo egunean, abuztuak 10, ostirala, Lisker taldearekin berbena egongo da, eta hurrengo egunean, larunbata, Sarkor et Itziarren Semeak taldeen kontzertuak eta ondoren DJ Ilia egongo dira. Abuztuaren 14an, asteartea Akerbeltz taldeak joko du eta hurrengo egunean Marama Marching Band-en musika saioa egongo da eguerdian. Gauean 60 eta 70ko hamarkadako guatekea egingo dute. Gainera, nagusienentzat erromeriak, mariatxiak, txistulariak eta dantzaldiak izango dira.

Kale animazioari dagokionez, trikitilariak, buruhandiak, bertso kupela, Motz & Motz Amurriko fanfarrea, Humanu comicus kale antzerkia, Les tambours de feu Deabru Beltzak taldearen perkusio ikuskizun piroteknikoa eta Paki Payá antzerki konpianiaren Shake, shake, shake kale ikusikuzina izango dira jaietan.

 

Abuztuaren 11ean, larunbata, haur eta atzoko gazteen eguna izango da eta egun horretan txikienek jarduera ugari izango dituzte parkean 11:00etatik 18:00etara. Bertan, jokoak, bazkaria, buruhandiak edota txokolate daztaketa eskainiko dituzte. Aspaltza elkarteak gainera, ginkana eta plastikozko motorren lehiaketa antolatu dituzte. Abuztuaren 13an, udal igerilekuetan igeriketa lehiaketa eta haur jolasak egongo dira eta arratsaldean jolasak eta diskofesta izango dute.

Jaietan ere kirol ekitaldiak egongo dira eta Txupinazo egunean 11:00etan “Amurrioko Hiribildua” pilota txapelketako finalerdiak izango dira eta 22:30ean profesionalen pilota partidua egongo da. Hurrengo egunean, abuztuak 12, Txirrindularitza Sari Nagusia izango da eta egun osoan plater-tiroketa egingo dute “Isidro Arteta” tiro zelaian. Abuztuaren 12an, xake, arku jaurtiketa eta eskrima erakustaldiak ikusi ahal izago dira eta 13an, futbol partidua eta “Amurrioko Hiribildua” pilota txapelketako finala izango dira.

Bestalde, eta beti bezala, koadrilek ere beren jarduerak izango dituzte. Horrela, abuztuaren 14an, trikipoteoa, bazkaria eta herri kirolak eta jolasak egongo dira, eta abuztuaren 16an koadrilek egindako karrozak erakutsiko dituzte.

Jaietan Aztarna Etnologia Elkarteak antolatutako “50 argazki zahar handiren erakusketa” egongo da La Casonan eta abuztuaren 13rako, “Amurriko 30eko hamarakada, Amurrio filme zaharrak” zine emanaldia ere antolatu du taldea. Bestalde, Amurriko Radio klub Aiara txartel bereaziak nbanatuko dituzte munduko irrati amateurren artean.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide