Amurrioko Tenis Klubak Txapelketa soziala egingo du ekainaren 23an eta 24an El Reforreko kantxetan. Gainera, Ekainaren 2tik 30era Udako tenis ikastaroak egingo dituzte adina eta mailaren arabera.
Txapelketa 14 urtetik gorako pertsona orori zuzendua dago eta 9:00etatik 14:00etara jokatuko da. Sariak aldiz, 24ean emango dira, finala jokatuko den egunean. Iaz bezala, aurten ere tenis azkarraren sistema erabiliko dute.
Bestalde, clubak udako ikastaroak egingo ditu ekainaren 2tik 30a bitartean 10:00etatik 13:00etara Reforren. Sei urte baino gehiagokoentzat zuzenduta daude eta adinaren eta mailaren araberako talde ezberdinak egingo dira. Izena ematea uztailaren 18tik 29ra 10:00etatik 13:00etara eta 16:00tik 20:00etara izango da Amurrioko frontoian. Argibide gehiago 620924701 telefonora deituz lor daiteke.