Aisia Eskaut Taldeak 35. urteurrena ospatuko du aurten eta horretarako hainbat ekintza antolatu ditu, haien artean Goikomendi-Kuxkumendirako irteera. Goizeko 9:00etan herriko plazarik irtengo dira eta 11:30ean Felix Murgaren ohorez landaturiko pagoan omenaldia egingo diote. Jarduera doakoa izango da eta herriko jende guztiari zuzendua dago.
Felix Murga apaizak Amurrio Aisia Eskaut Taldeak 1977. urtean sortu zuen eta helburua parrokiatik zein familiatik kanpo haurrentzako hezkuntzarako eta aisialdirako taldea izatea zen. Hasieran 24 neska-mutik eta 8 begirale ziren baina 1979. urterako 414 taldekide ziren.
Aurten 35 urte betetzen ditu eta horretarako jarduera batzuk eta besteak egiten ari ditu, hala nola, mendi-irteerak, jaialdia edota bazkari bat.