Maiatzaren 18an eta lehenengo aldiz, Landareen Liluraren Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan eta hori dela eta, Udalak orkidearen inguruko hainbat jarduera prestatu ditu. Horien artean erakusketa bat eta mendi irteera bat egongo dira.
Landareen Zientzietarako Erakunde Europarrak (EPSO) bultzatutako ekimen honetan 30 herri baino gehiagok parte hartu dute eta helburua landareak ikertzeak duen garrantziaz kontzientziatzea da. Landareak oso garrantzitsuak dira nekazaritzarako, elikadurarako edota hortik ateratzen diren produktu guztiak egiteko, papera edo egurra, adibidez.
Jardueren artean, maiatzaren 26an Patxi Lasartek eta Mario Corralek Aiaraldean aurkitu daitezkeen espezien inguruan hitz egingo dute 09:30ean Kultur Etxean eta ondoren Etxaurren inguruetara joango dira azken hauek ikusteko. Irteeran parte hartu nahi duenak bere izena Udalean eman beharko du maiatzaren 25a baino lehen.
Bestalde, Maiatzaren 14tik eta 28 bitartean orkidearen inguruko erakusketa bat ikus daiteke Bañueta Kiroldegian.
Landareen Liluraren Nazioarteko Egunaren inguruko informazio gehiago (gaztelaniaz)