Udaleko lan eta zerbitzuen lorezaintzan eta zerbitzuetan aritzeko 54 urtetik gorako langabetuei zuzenduta dagoen lan poltsa osatuko du. Interesa duten pertsonek maiatzaren 25era arte izango dute eskaera egiteko aukera Udal bulegoetan.
54 urte gorako langabeek erretiroaren aurretik kotizazio denbora osatzeko aukera izango dute Udalak atera duen lan poltsa bat dela eta.
Lan poltsan parte hartzeko baldintza hauek guztiak bete beharko dira: gutxienez lau urte Amurrion erroldatua egotea, langabezian egotea eta langabezi-txartela izatea, Administrazio publikoan aritzeko ahalmen juridikoa izatea, lanean aritzeko osasun arazorik ez izatea, eskaera unean 54 urte gorakoa izatea, eta erretiroa lehenago hartzeko baldintzak beteta izatea.
Halaber, azken baldintza horiek betetzen ez dituzten pertsonak baina 60 edo 61 urte betetzen dituztenean baldintzak betez gero, eskaera aurkez lezakete.
Bestalde, aukeratzerako oinarriak ezartzerako orduan bi irizpide izango direla kontuan dio Udalak: familia zamaren arabera eta erretiro partzialaren arabera, hau da, adina eta kotizazio denbora.