Urtero bezala, eta San Prudentzio Arabako patroia omentzeko, Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu, haien artean, danborrada eta barraskilo dastatzea.
Apirilaren 27an, ostirala, 15:15ean Udal pilotalekuan haur danborrada egongo da eta 20:00etan Juan Urrutia plaza eta erdiguneko kaleetatik beste danborrada bat egingo dute Betijai fanfarreak eta Amurrioko auzokideek.
Bestalde, 20:15ean barraskilo jana izango da eta kazolatxo bakoitzak 2 euro balioko ditu.
Prudentzio 648. urtean jario zen Armentian eta Zaragozako apezpikua hil zenean kargu hura betetzeko hautatua izan zen. Istripu larri bat izan zuen eta susperraldian, hil behar zuen eguna eta ordua aurresan zituela dio Eliza Katolikoak. 1644. urtean Arabako Batzar Nagusiek bertako zaindari hautatu zuten eta 1688. urtean jai eguna izatea eskatu zuten.