Bilduk San Mames auzora heltzeko ingurabidea lotzen duen bidea konpontzea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2012ko mar. 12a, 08:29

Bilduk bi lan egitea eskatu dio Udalari: San Mameserako bidea eta Pirri taberna zegoen eraikina konpontzea. Bestalde, koalizio independentistak EAJ-k galdatu duen parte hartzea eta elkar lana bederatzi hilabete hauetan egindako bi bileretan soilik laburtzen dela adierazi du prentsa ohar baten bidez.

Bilduk bi lan egitea eskatu dio Udalari: San Mameserako bidea eta Pirri taberna zegoen eraikina. Bestalde, EAJ-k galdatu duen parte hartzea eta elkar lana bederatzi hilabetetan egindako bi bileretan soilik laburtzen dela adierazi du prentsa ohar baten bidez.

Bilduk adierazi du Lurralde Politika eta Administrazio Kontseilura, Auzo eta Demokrazia Berrikuntza Batzordera “Ingurabidetik San Mames auzoraino dijoan bidea konpontzeko beharra adierazio dio, izan ere, bide honen egoera kazkarra da eta istripu bat egon zezakeen”.

Gainera, koalizioak Mirandes tabernaren eta gasolindeagiaren artean dagoen etxearen egoera nolakoa den ere jakin nahi du. “Bere egoera tamalgarria da eta herriaren erdialdean dagoenez, egunero oinezkoak pasatzen dira bertatik, eta ezbehar bat egon zitekeen”, esa du.

Bestalde, Josune Irabien alkateak hedabideetan parte hartzea aldarrikatu ondoren, Bilduk azpimarratu nahi izan du bederatzi hilabetetan Abministrazio Kontzeiluarekin bi bilera besterik egin dituztela. Beste batzordeetan ere, - Batzar , Auzo eta Demokrazia Berrikuntzarako Kontzeilua- oso bilera gutxi egin direla adierazi du, “oso gutxi egin delaren berri emateko”.

Bi batzordeetan bertan parte hartu nahi duten alderdiak egon daitezela eskatu du koalizioak, baina “EAJ-k ez du kasurik egin eta ezer esan gabe Administrazio Kontseiluan bildu da”, salatu du koalizioak. Hori dela eta, EAJ-K hedabideetan esaten duena eta egunerokotasunean egiten duena ez dela bat etortzen esan du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide