Amurrioko Herri Miliaren V. edizioa egin zen larunbatean, emakumeen eta gizonen berdintasuna aldarrikatzeko egiten den herri-lasterketa. Bertan, 287 lagunek parte hartu zuten korrika, oinez eta patinekin.
Oinkariak atletismo-taldeak eta Udaleko Berdintasun eta Kirol sailek emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko aldarrikapena egiteko antolatzen duten herri-lasterketa da hau.
Ekimenaren barruan sei lasterketa egin ziren eta joan den urtean baino 100 pertsona gehiagok parte harte zuten antolatzaileen esanetan. Guztira, 3 kilometro izan ziren.
Bestalde, milia egin zuten irabazleak, -1609 metro- Sergio Garcia oñatiarra eta Raquel Llamas gasteiztarra izan ziren.