Elkartea norbanakoaren ongizatean eta bizitzaren hobekuntzan sakontzeko hitzaldi ziklo bat egiten ari da martxoaren 21etik eta maiatzaren 30era arte. Hitzaldi guztiak asteazkenetan ematen dira 19:00etan Kultur etxean, eta doan dira.
Iaz bezala, Gisaki Sakon elkarteak ongizaterako eta bizitzaren hobekuntzarako tresnak erakutsiko ditu. Bertan, emozioak hobeto kudeatu eta ikuspegi positibo batekin bizitzen ikasiko dute, zoriontasunez eta osasunez bizitzeko irizpideak emango dituzte, alegia.
Aurtengo hitzaldi zikloa “Ongizate psikikoa” deitzen da eta Pablo Gutierrez Alonso Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean aholkularitza lanetan aritzen den psikologoak gidatuko ditu.
Hurrengo asteazkenean, hilaren 28an, “Las vueltas queda la vida. Ciclos de bienestar” hitzaldia egongo da.