Salerosleek merkealdien merkatua egingo dute otsailaren 25ean eta 26an herriko frontoian jarriko duten gunean. Bertan, hamasei saltoki egongo dira eta zenbaitetan %70 beherapenak aurkitu ahalko dira.
Laugarren urtez, herriko saltokiek merkealdien merkatua egingo dute. Guztira, hamasei saltoki izango dira eta bertaratzen direnek arropa, osagarriak, bitxiak edota bidaiak aurkituko dituzte. Saltokientzat stock-ean geratu diren neguko produktuak saltzeko aukera bat da.
Bestalde, Amurrio Bidean-ek eta udalerriko hamar tabernek Amurriko I: Kazolatxoaren hamabostaldia antolatu dute otsailaren 18tik 26ra. Kazolatxo bakoitzak 3, 5 euro balioko ditu eta gainera, sariak, bidaiak, erosteko txartelak edota USB memoriak zozkatuko dituzte.