Joan den larunbatean, hilaren 4an, aurten 18 urte betetzen dituzten 70 neska-mutil inguru kalera irten ziren makilaz lagundurik, Agate Deunaren abestia kantatzera. Ostiralean, otsailaren 10an, jaia ospatuko dute.
1994. urtean jaiotako belaunaldia berriro aterako da kalera hilaren 10an. Eguna herriko eskola guztietara egingo duten bisitarekin hasiko da eta 13:30ean Juan Urrutia plazan abestuko dute.
20:00etatik 21:00etara batukada egongo da herriko kaleetatik eta 00:00etan Lisker taldeak eskainitako kontzertua hasiko da.
Joan den ostiralean 70 gaztek abestu zuten 10 pertsonez osatutako taldeetan. Makilaz lagundurik Agate Deunaren abestia kantatu zuten herriko auzo guztietan diru eske. Irabazitakoa, ostiral honetan egingo den jaia ordaintzeko da.
Bestalde, Aiaraldeako beste zenbait herrietan ere Agate Deuna eguna ospatzen da eta horrela, Laudion edo Okondon jendea abestera irtetean da. Laudion urtero bezala Laudio Ikastolako gurasoak zein seme-alabak Basalarrinatik aterako dira eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte. Bukaeran askari bat eskainiko da Basalarrinan bertan. Era berean, Okondon Izalde Abesbatza ez ezik, aurten Okondo Dantza Taldeak ere abestuko du.
Agate Deuna jaia otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna da Eliza Katolikoaren santutegian eta ohitura da egun horretan herrietan kantak abestu eta diru edo janari eske ateratzea.