Aztarna Etnografia Elkarteak bere aldizkariaren 42. zenbakia kaleratu berri du. Bertan agertzen diren gai nagusiak Urduñako kontzentrazio-esparruan egon ziren presoak, Bizkai-Erasketxea eta “Nuevo Amurrio” eta Lagun, frankismo garaian tokiko kazetaritzaren bi adibide dira.
Gainera, Nerbioigoieneko etnografia eta kultura zabalpeneko aldizkariko 42. zenbakian Joseba Egigurenek -”Prisioneros en el Campo de Concentración de Orduña (1937-1939)” liburuaren egilea- frankismo garaian Urduñan 50.000 pertsona inguru egon ziren kontzentrazio-esparruari buruzko ikerketaren inguruan idatzi du. Jabi Aspuru bere aldetik, Nerbioigoieneko jarduera komertzialari eta industriari buruz hitz egiten du eta Salvador Velillak Bizkai-Erasketxeak bezeroei nola jokatu behar zuten aholkuak agertzen diren 1930. urteko aurrezki libreta aurkezten du.
Aldizkaria ohiko lekuetan erosi daiteke eta 2, 50 euro balio ditu.
Bestalde, Aztarna ondare etnografikoa bildu eta gordetzen diharduen elkartea da. Joan den urtean museo birtualaren proiektua abian jarri zuten Reforreko eraikinean etnografia museoa atontzeko jatorrizko ekimena bertan behera geratu zelako. Orain, finantzaketa dela eta, elkartearen beraren etorkizuna bermatzeko arazoak dituzte.