Aurtengo San Anton de Armuru azoka 22an izango da. Bertan, txerri bat eta Bartzelona eta Athletic futbol taldeek emandako kamisetak enkantean aterako dira, besteak beste. Gainera, produktu ezberdinen 110 saltoki egongo dira eta enkantean jasotako dirua Laguntza elkartearentzat izango da.
San Anton de Armuru festan Amurrioko, Deredanoko (Saratxo), Larrinbeko, Etxegoieneko eta Olaberzarreko kontzejuak biltzen ziren urtero urtarrilaren 17an eta San Anton ermitan epaileak, basozainak eta eskribauak hautatzen zituzten. 1969. urtean auzokide batzuk festa indartu nahian, enkantea eta azoka egiten hasi ziren. Aurten urtarrilaren 22an egingo da eta produktua ezberdinetako saltokiak eta enkantea ez ezik, txerrikume eta arkume erreak ere egongo dira salmentan 80 eta 60 eurotan.
Bestalde, San Antonen Lagunen Elkarteak adierazi zuenez, produktu ezberdinak egoteko eta birsalmenta ekiditeko, saltzaileei sinestamendu bat eskatuko zaie. Gainera, aurten zortzi probintzietatik etorritako 110 saltoki egongo dira. Azoka honetan saltokiek ez dute ordaindu beharrik baina enkanterako diru kopuru txiki bat eskatzen zaie, izan ere, honekin lortutako dirua Laguntza Amurriko Elkartea laguntzeko izango da.